Unai Arietak Barakaldorekin igoera lortu du

Unai Arietaleanizbeaskoa, gaur, Azkoitiko Txerloia futbol zelaian, garaipena ospatzen.

Jokalari bergararrak Barakaldorekin Hirugarren Federazio Mailatik Bigarren Federazio mailara igotzea lortu du. Orain dela bi urte jaitsi zen talde bizkaitarra Hirugarren Federazio mailara eta gaur, Anaitasunaren aurka Azkoitian huts eta bat irabazi ostean Bigarren Federazio mailara itzuli dira.

Zorioneko dago Unai Arieta bergararra. Gaur arratsaldean Azkoitian, Barakaldorekin Hirugarren Federazio Mailatik Bigarren Federazio mailara igotzea lortu du. Neurketako azken jokaldian lortu du Barakaldok gola, Pedernalesen bitartez. 

Aurrelari bergararra 78. minutuan sartu da zelaira eta neurketako azken txanpa jokatzeko aukera izan du. Denboraldi honetan, bost gol sartu ditu. 

Bost jardunaldiren faltan lortu du kategoriaz igotzea talde bizkaitarrak. Hogei garaipen eta bost berdinketa. Gelditzen diren bost neurketetan denboraldia galdu gabe bukatzen saiatuko dira.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.