Seminarixoa beteta, 'Isladak' ikusteko

Isladak antzerki proiektuaren estreinua egin zuten atzo, egubakoitza, Bergaran. Eta, Seminarixoa bete egin zen Horrela hasi zen dana, Disturbios en la fabrica, Autobus geltokia eta Diamantes de ciudad izeneko lau antzerki piezak ikusteko. Ikusleek txalo artean agurtu zituzten oholtza gainean egoteari neurria hartu dioten aktore amateurrak. 

Herritarrak "antzerkira afizionatzeko" egitasmoa da Isladak, antzerki sozial bezala definitu dute proiektua eta hainbat hilabetetako lanaren ondoren atzo egin zuten lehenengo antzerki emanaldia, Seminarixoan. Mikel Irizar eta Jabi Burgos sortzaileek GOIENAri joan den astean aitortu zioten antzerkirako interesa sortzea zela helburua, eta atzo, estreinuan, ondo bete zuten hori, Bergarako aretoa bete egin zelako ikuskizuna ikusteko.

Hasierako urduritasunak gaindituta, aktore amateurrek neurria eman zuten oholtza gainean, eta ikuskizuna osatzen zuten lau antzerki laburretan –Horrela hasi zen dana, Disturbios en la fabrica, Autobus geltokia eta Diamantes de ciudad– gozatua hartu zuten ikusleek. Hala, emanaldia Leire Moñux abeslariak borobildu zuen, haren kantuak ere izan ziren entzungai. 

 

 

 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.