"Aurtengo lasterketa antolatzeko zailtasunak baino ez ditugu, probako zerbitzu medikuak lotzeko ere arazo handiekin gabiltzalako, baina modu batera edo bestera lasterketa egingo dugu", adierazi dio GOIENAri Jon Unamuno presidenteak. Izan ere, Gipuzkoako txirrindularitza federazioa Jaurlaritzaren erantzun baten zain dago, moto-loturak egiten dituztenekin akordio egonkor bat lortzeko. Eta bitartean, federazioak Gipuzkoako Diputazioarekin lortutako behin-behineko akordio bati esker egin ahal izango dute Gorlako Igoera. Baina, petatxu bat izango da, arazoak bere horretan jarraitzen duelako. "Guk Gorlako Igoerarako 20 motor gidari eskatu ditugu, eta zorionez lasterketa egin ahal izango dugu. Lasterketak 130 kilometrotako ibilbidea izango du, alegia, denboraldi hasieran geneukan asmoekin egingo dugu aurrera, ez dago aldaketarik. Hori bai, herritarrei eskatu nahi diet boluntario guztiak ongietorriak izango direla, eta beste behin, babesleei eskerrak eman, euren ekarpenekin egiten dugulako aurrera".