Erramu-zapatuan klasikoa izan da hainbat urtez gaztetxoendako txorimalo lehiaketa. Aurten, baina, berrikuntzekin dator Jardun euskara elkartea eta sormen txokoa sortu nahi du 6 eta 12 urte artekoendako: "Helburua da sormena lantzea azokan ikusi ahalko duguna kontuan hartuta".
Feriaren bueltako gai bat oinarri hartuta, marrazki, eskulan, mural, txorimalo, jakiak edota lore sorta bat sortzeko proposamena egin dute; hori bai, lan bakoitzak euskararen gaineko esaldi, lelo edo bertso bat izan beharko du. Izena eman behar da hilaren 22rako, gaztejardun@topagunea.eus helbidera idatzita, 605 71 24 69 telefono-zenbakira deituta edo Jardunen bulegora joanda. Martxoaren 27tik 29ra Jarduneko bulegora eroan behar da sortutako lana eta asmatutako esaldia; sariak egongo dira.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.