Kalteberatasun egoeran dauden haurrei hezkuntza-laguntza eskainiko die Gurutze Gorriak Bergaran

Eki Letona Erretolatza 2023ko mar. 8a, 10:20

Laugarren urtez jarraian, Debagoieneko Gurutze Gorriak kalteberatasun egoeran dauden haurrei hezkuntza-laguntza eskainiko die. Errefortzu akademikoaz gain, garapen pertsonaleko saioak eskaintzen dizkiete Gurutze Gorriko zortzi boluntariok egoeran horretan dauden familietako hamar haurri. Hori guztia Bergarako Udalaren dirulaguntzari esker jarriko da abian, eta Bergarako Udaleko Gizarte Zerbitzuekin lankidetzan egingo da.

Proiektua egoera ahulean dauden eta Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren mailen artean ikasten ari diren 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Udalako Gizarte Zerbitzuekin lanean, proiektuan parte har dezaketen pertsonak identifikatzen dira. 

Jarduerak jubilatuen etxean egingo dira. Bertan, helduaz bat merienda hartzen dute solasaldi bat partekatzen duten bitartean; ondoren, ikastetxetik eroan ditzaketen betebeharrekin hasten dira. Egunen batean etxeko lanik ez badute, boluntarioek errefortzu-laneko materiala dute prestatuta; betiere, udaletako gizarte zerbitzuekin, ikastetxeetako irakasleekin eta, jakina, familiekin koordinatuta. Organizaziotik proiektua ez dela ohiko klase partikular bat aitortu dute; izan ere, errefortzu akademiko bat emateaz gain, beste alderdi askotan ere oinarritzen da, hala nola higienean, elikaduran, hizkuntza menderatzean... "Haurrei entzuteko denbora ere ematen dugu, uste baitugu oso garrantzitsua dela nola sentitzen diren jakitea, bakoitzak behar duen laguntza hori eskaini ahal izateko", zehaztu du Elena Ibarrondok, borondatezko langileak.

Ekipamendu digitala

Teknologia berrien erabilerara egokitzea erronka handia da proiektu horietan parte hartzen duten gazteentzat. Gaur egun, ikastetxeetan garatzen duten eduki pedagogiko gehiena ordenagailuen eta tableten bidez egiten da. Aurten sartu diren parte-hartzaile batzuk tabletez hornitu behar izan dituzte. Debagoieneko Gurutze Gorriak behar horri erantzun ahal izan dio Bergarako Udaletik jasotako dirulaguntza bati esker.

Borondatezko laguntzaile gehiago behar

Bergarako proiektu hori zortzi boluntarioak osatzen dute eta gaur egun ekimen solidario hori Bergaran bakarrik garatzen da, eta Debagoieneko Gurutze Gorriak beste udalerri batzuetara zabaldu nahi du. Boluntario berriek bailarako beste udalerri batzuetan parte hartu eta garatu nahi dute proiektua. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak