Bergaran izandako erasoa salatzeko jendetza batu da San Martin plazan

Imanol Beloki Unamuno 2023ko mar. 2a, 19:16

Martxanterak eta Itaia talde feministek deituta eta Bergarako Udalak eta Foru Aldundiak babestuta, Bergaran gertatutako azken eraso matxista salatu dute, San Martin plazan.

Otsailean zehar Bergarako etxebizitza baten modu jarraituan izandako azken eraso matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo San Martin plazan, Martxanterak eta Itaia talde feministek deituta eta Bergarako Udalak eta Foru Aldundiak babestuta.

Gertaera haren bueltan 18 urteko bergarar bat atxilotu zuen Ertzaintzak astelehenean; komisaldegian igaro zuen gaua 18 urteko bergararrak, ikerketarekin jarraitu ahal izateko, eta martitzenean igaro zen Bergarako guardiako epaitegitik. Epaileak gaztea espetxeratzeko agindua eman zuen. 

Hori horrela, jendetza batu zen atzo, Bergarako San Martin plazan, eta, erasoa salatzeaz batera, biktima izan denari babesa agertzeko batu zirela adierazi zuten talde feministako kideek.

Indarkeria matxista orori gogor

"Bergaran gertatutako erasoa salatzeko batu gara Bergarako plazan, eta, aldi berean, ikusten dugu emakume langileok egunerokotasunean indarkeria matxistako hainbat eraso kasu jazotzen ditugula, beraz, Martxoaren 8an mobilizazioa deitu dugu 19:00etan, epaitegitik hasita, eraso hauek salatzeko, eta indarkeria matxista orori aurrer egiteko", adierazi zuen Maren Lazpiurrek, Itaia talde feministako kideak.

Martxanterek adierazi zutenez, "nazkatuta" daude egoerarekin, eta eguneroko lanarekin aurre egingo diotela indarkeria matxistari gogorarazi zuten: "Prestatzen ari gara Martxoaren 8an harira, gure irakurketak, eta, gaietako bat erasoen aurrean nola erantzun, ze justizia eredu nahi dugun, eta nola kudeatu behar ditugun halako erasoak izango dugu berbagai. Gogorarazi nahi dugu eguneroko lanarekin egingo diogula aurre indarkeria matxistari, kontuan hartuta, gainera, kasu honetan erasotzailearen adina zein den, zer pentsatu eman digu hezkuntzaren garrantziak, eta, indarkeria matxista forma berriei aurre egiteko herramintak behar ditugula… ", dio Ainhoa Narbaizak, Martxanterak talde feministako kideak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bergarako Udalak bat egin zuten eragile feministek deitutako elkarretaratzearekin. Aldundiak "gertutasuna eta elkartasuna" adierazi nahi izan die erasotuari eta haren gertukoei. Horrez gain, Aldundiak bere konpromisoa berretsi du "emakumeen askatasuna eta eskubideak" urratzen dituen edozein eraso edota jarrera gaitzesteko

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak