Erramu-zapatuan postua jartzeko eskaerak egiteko azken egunak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko ots. 23a, 12:42

Talo postua, iazko Erramu zapatuko ferian.

Apirilaren 1ean ospatuko da Erramu zapatua eta zabalik dago postuak jartzeko eskaera-epea. Artisau, abeltzain eta elikagaien postuetarako otsailaren 28a da azken eguna; gainerakoetarako, martxoaren 8a.

Apirilaren 1ean egingo den Erramu-zapatuko ferian artisauek, abeltzainek eta bertako barazki, fruta eta elikagaien ekoizleekpostua jartzeko eskaerak otsailaren 28a baino lehen egin behar dituzte; eskaerak ferixa@bergara.eus helbidean egin behar dira. Postuak San Martin plazan, Ibargarain, Seminarioko patioan eta Simon Arrieta plazan jarriko dira, 08:30etik 14:30era.

Talo postua jartzeko, berriz, martxoaren 8ko 13:00etarako egin behar dira eskaerak ferixa@bergara.eus helbidean, www. bergara.eus-eko formularioa erabilita edo udaletxeko BAZen. Talo postua seminarioko patioan jarriko dute, 09:30etik 14:30era.

Bestalde, Eusko Labeldun produktuen posturako izen-ematea martxoaren 8an amaituko da, 13:00etan. Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten elkarteek aurkez ditzakete eskaerak Udaleko erregistro orokorrean, eta baita Bergaran delegazioa izanda urtean zehar herritarrei zuzendutako ekintzak burutzen dituzten elkarteek ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak