Egubakoitzetik gaur arte ospatu dituzte San Pauloak Uberan. Pandemia aurreko egoerako jaien tankerakoak izan dira, eta, izan den parte-hartzearekin pozik agertu dira antolatzaileak: "Giro ederra izan dugu egunotan, Uberan. Egubakoitzeko afarian beteta izan genuen elkartea, puzgarrietan ere haur ugari, auzolanean ere lan mordoa egin da, eta, parte-hartzea bikaina izan da. Ekintza guztietara batu da jendea, eta, balorazio positiboa eginda, datorren urtera begira, horiek antolatzeko gogoz gaude", adierazi du Buruagak.


