Uberako San Paulo jaiak hasita, haurrak protagonista

Imanol Beloki Unamuno 2023ko urt. 28a, 13:27

Bergarako Uberako San Paulo jaiak ospatzen ari dira, eta, egun osoko ekintzez betetako egitaraua izango dute gaur eta bihar, nahiz-eta, atzo, egubakoitza eman zieten hasiera auzoko festei. Goizean umeendako jolasak eta puzgarriak izan dira, eta jolasteaz batera, mokadutxo bat hartzeko tartea ere hartu dute, bertaratuentzat prestatu duten salda bero eta txorizo pintxoekin.

Tarta eta tortilla lehiaketaz gain, auzo-bazkaria izango dute gaurko programan, eta, bihar, domeka, musika eta dantza izango dira protagonista. Izan ere, Bergarako txistulariekin diana eta Moises Azpiazu dantza taldearen saioa izango da, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak