Harria taldearen disko aurkezpenerako sarrerak salgai

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko urt. 27a, 11:15

Otsailaren 10ean Seminarixoan izango da Harria taldearen disko berriaren emanaldia, eta www.seminarixoa.eus helbidean erosi daitezke sarrerak, zortzi eurotan.

Harria taldeak diskoa aurkeztuko du otsailaren 10ean, arratsaldeko zortzietan, Seminarixoan, eta sarrerak dagoeneko salgai daude, 8 eurotan, www. seminarixoa.eus webgunean. Danbakako epaimahaikide izen den Aitor Aldanondo bergararra da taldearen sortzaile eta gidari, eta hamabi kantu batzen ditu lehenengo lan horrek.

Haren esanetan, diskoak "asko du barrura begiratzetik, sufritzetik, lanketatik, lorpenetatik zein garapen eta moldaketa aberatsetatik". Gille Sanz, Ekaitz Aranberri eta Maitane Azkarate ditu taldekide. Amua arropa dendan eta Aldoka Maldoka Popis eta Arrano tabernetan dago salgai.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak