Urteko azken ostiralean ere presoak gogoan izan dituzte Bergaran

Mirari Altube Arrese 2022ko abe. 31a, 09:58

Abenduaren 30ean, urteko azken ostiralean, "presoen etxeratzea" eskatzeko eta "salbuespen neurriak" salatzeko manifestazioa egin zuten Bergarako kaleetan, Sarek deituta. Bide batez, urtarrilaren 7an Bilbon elkartzeko gonbita egin zieten herritarrei.

Antolatzaileak pozik agertu dira "jende asko" batu zelako urteko azken ekitaldian. Gauean, gainera, kontzertuak izan ziren: Algortako Pozoi! eta Bergarako DBQ elkartu ziren Kartzela Zaharreko oholtzan, "giro ona" sortuz.

Urtarrilaren 7an, Bilbon

Bide batez, gogorarazi dute urtarrilaren 7rako, Bilboko Autonomia kalea betetzeko egindako deia. Etxera bidea gertu lelopean egingo da manifestazioa eta  hara joateko arrazoien artean Sarek azpimarratu du aurrerapausoak eman badira ere, oraindik bide luzea dagoela egiteko, "asko baitira, legeak dion baldintza guztiak beteta, baimenik jasotzen ari ez direnak".

Hara joateko autobusa antolatuko da Bergaratik, eta aurrez eman behar da izena Pol Pol edo Arrano tabernetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak