Zubitxako Zentro Sozialistaren bigarren urteurrena ospatzeko ekitaldiak, gaurtik hasita

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko abe. 29a, 09:51

Kontzertu bat Zubietako eskola zaharraren ataraian. Argazkia: Deba Bailara Kontseilu Sozialista.

Kontseilu Sozialista Deba Bailara taldeak Bergarako Zubieta kaleko eskola zaharra okupatu zuela bi urte bete direla-eta, urteurrena ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte datozen egunetarako, gaurtik hasita. Hitzaldia, garagardo dastatzea, bertso saioa, magia ikuskizuna eta argazki zaharren erakusketa izango dituzte, besteak beste.

Gaur, abenduak 29, hasiko dira egitarauarekin. Zer da Kontseilu Sozialista? izeneko hitzaldia izango dute (12:00) eta ondoren luntxa eta argazki zaharren erakusketaren irekiera; 18:30ean garagardo dastatzea izango dute Izar-Haitz garagardotegiaren eskutik eta pintxo-potea ere egingo dute; egunarekin amaitzeko, bertso saioa izango dute Urko Arregirekin eta Aroa Arrizubietarekin.

Bihar, hilak 30, tribial gaua (21:30) izango dute hiruko taldetan eta sari bikainak banatuko dituzte; jana eta edana ere egongo da.

Amaitzeko, urtarrilaren 4an, IagoMagoren magia ikuskizuna izango dute (17:00), palomitekin eta txokolate-janarekin lagunduta; eta, bukatzeko, Ken Loach-en I, Daniel Blake filma ikusteko aukera egongo da (19:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak