Realak Aitor Arregiren eta Ibon Labaienen Logroñes du zain Kopan

Xabier Urtzelai 2022ko abe. 24a, 16:26

Aitor Arregi, ezkerretik lehena, Logroñeseko taldekideekin batera. Argazkia: UD Logroñes.

Atzo, egubakoitza, egin zuten Errege Kopako zozketa, eta Realak Logroñesen kontra neurtuko ditu indarrak hurrengo kanporaketan. Hain zuzen, urtarrilaren 4an jokatuko dute elkarren kontra (19:00), eta txuri-urdinek bi bergarar izango dituzte aurrean. Bigarren entrenatzaile lanetan dabilen Ibon Labaien, eta taldeko atzelarietako bat den Aitor Arregi. 

Hain zuzen, Logroñeseko jokalari Jaime Sierrari egokitu zitzaion, Espainiako Federazioak Las Rozasen dituen instalazioetan, zozketan esku hartzea, eta bertatik bertara ikusi ahal izan zuen zelan egokitzen zitzaion bere taldeari Realaren kontra jokatzea: "Normala den moduan Real Madrid edo Bartzelona ziren gure faboritoak, gurea moduko klub batendako halako kanporaketa bat euren kontra jokatzea gauza handia delako". Baina, pozik zen, Reala egokitu zaielako.

Hala, haren bi taldekide bergararrak dira. Bata Logroñeseko bigarren entrenatzailea, Ibon Labaien (duela gutxira arte Realeko analista izan den, eta Japoniara entrenatzaile lanak egitera joan den Beñat Labaienen anaia), eta bestea, denboraldi hasieran Logroñesera jokatzera joan zen Aitor Arregi atzelaria. Bada, biendako izango da berezia, seguru, urtea hastearekin batera Realaren kontra Las Gaunaseko futbol zelaian (urtarrilak 4, 19:00) jokatuko duten Kopa kanporaketa hau.

Logroñesekoen talde argazkia –Aitor Arregi ezkerretik hamargarrena– Albacete penaltietan kanporatu eta gero. Argazkia: CD Logroñes.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak