Datozen egunetan azken ukitu txikiak emateaz gain, Zubieta kaleko 2 eta 4 zenbakidun atarien inguruan egiten ari diren lanak ere amaituko dira. Aurretik jakinarazi zen moduan, Gabon sasoian lanak eten egingo dira, eta hortaz, Zubieta-Masterreka guneko lanen hirugarren fasea, Masterreka kalean egingo dena, urtarrilaren 9an hasiko da.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie Zubieta kaleko bizilagunei lanek iraun duten bitartean izan duten jarrera onagatik.