Kukubasoren eskutik 600 arte landatu dituzte Bergaran

Josu Bilbao Atxutegi 2022ko abe. 17a, 19:30

Agirretxebarriko lursailean bigarren aldiz baso-landaketa egin dute Kukubasoko kideek eta hainbat herritarrek. Guztira 600 arte landatu zituzten 120 lagunen artean.

Martxo amaieran lehenengo landaketa egin ostean, gaurkoan, espezie gehiago landatu dituzte Agirretxebarriko lursailean Kukubasoko kideek. Guztira 600 arte landatu dituzte lursailaren beheko aldean. "Bere garaian inguru hori artadi bat zela uste dugu, eta lehengoratze aldera sartu ditugu 600 arte", azaldu du Kukubasoko kide Ainhoa Agirrebeñak.

Hotzari aurre eginez kuadrilla polita batu da zuhaitz-landaketan: "Data bereziak dira, hainbat ekintza egoten dira, eguraldiaren zalantza... Egia esan zoragarri irten da. Oso pozik gaude, erantzun bikaina izan dugu eta".

Kabikutxak eta saguzarren etxola batzuk ere zintzilikatu dituzte inguruko zuhaitzetan. Guztira bost kutxa eta saguzarren lau etxe kokatu dituzte.

Martxoan landatutako arbolek muturreko klimaren ondorioak ere jasan dituztela onartu du, bestalde, Agirrebeñak: "Uda lehor honen ostean, martxoan landatu genituen zuhaitz batzuek ez dute iraun, nahiz eta udaberrira arte itxaron behar dugun zelan joan diren ikusteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak