Kultura Astea ospatuko dute Bergarako Mizpirualde egoitzan

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko aza. 17a, 09:30

Bergarako Mizpirualde egoitzaren Kultura astea ospatuko dute azaroaren 21etik 26ra bitartean. Ekintzaz beteriko egitaraua prestatu dute eta Bergarako Musika Eskolako musikarien presentzia nabarmena izango da. 

Astelehenean, azaroaren 21ean, soinujole batek bi ekitaldi eskainiko ditu: lehenengoa, 17:00etan hasiko da eta, bigarrena, 17:40an. Ondoren, 18:15ean, Musika Eskolako soka taldearen kontzertua izango da. 

Martitzenean, azaroaren 22an, Beheko tokia-Eibaren –Eibarko jubilatu dantza taldea– emanaldia izango da, 17:15ean. Eta Musika Eskolako Umeen abesbatzak abestuko du, 18:15ean.

Eguaztenean, azaroaren 23an, bi magi ikuskizun emanaldi egongo dira, 17:00etan eta 17:40an. Musika eskolako trikitilari, perkusio eta gitarra jotzaileek bi emanaldi eskainiko dituzte, 18:15ean eta 18:30ean. 

Eguenean, azaroaren 24an, Musika eskolako Gazteen bandak kontzertu bat eskainiko du 17:30ean. Eta bingo berezia izango da ondoren, 18:00etan.

Egubakoitzean, azaroaren 25ean, Rantxeren ikuskizunaren hiru emanaldi egongo dira, 17:00etan, 17:30ean, eta 18:00etan.

Zapatuan, azaroaren 26an, bazkari bereziak eta Musikal arabako soinujoleak –bazkaria girotzeko– amaiera emango dio kultura asteari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak