Bergarako Musika Eskolako ikasleek kalejira egingo dute hilaren 24an

Koldo Zubia Salas 2022ko aza. 15a, 11:37

Azaroaren 24an, kalejira egiteaz gain, kantu batzuk abestuko dituzte plazara heltzean. Gainera, Euskaraldiko Ahobizi-ren eta Belarriprest-en konpainia izango dute. Bestetik, Mizpirualde egoitzan Aste Kulturala ospatuko dute azaroaren 21etik 27ra, eta Musika Eskolako ikasleek bertan ere parte hartuko dute.

Azaroaren 22an Musikarien Eguna da, Santa Zezilia, eta Bergarako Musika Eskolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek, Euskal Herriko musika eskola guztiekin batera, ospakizuna antolatu dute azaroaren 24rako, eguena. 

Ohitura den bezala, 17:30ean, Gazte Bandak eskolako ikasle guztiekin batera –musika tailerra, hizkuntza musikala, abesbatzak…– musika eskolatik plazaraino kalejira egingo du; bidean, Mizpirualde egoitzara joango dira, eta bertako egoiliarrentzat pare bat pieza joko dituzte kanpoaldean -egoiliarrak terrazara irtengo dira-. Ordu berean, Musika Eskolako trikitilariek eta dantzariek erdigunean kalejira egingo dute eta denak batera plazan elkartuko dira. 

Behin plazan, musika tailerreko, dantzako, abesbatzetako eta hizkuntza musikaleko ikasleek, Gazte Bandak lagunduta, abesti batzuk kantatuko  dituzte. Aipatzekoa da Euskaraldia dela-eta Ahobizi eta Belarriprest ere bertan izango direla, kalejiran eta plazan bertan, eta denek elkarrekin Euskal Herrian euskaraz jo eta abestuko dutela. Ondoren, txokolatea banatuko dute. 

Musikarekin zerikusia duten guztientzat egun berezia denez, jendea parte hartzera animatzeko deia zabaldu dute.

Aste Kulturala Mizpirualde egoitzan

Bestetik, azaroaren 21etik 27ra Mizpirualde egoitzan Aste Kulturala ospatuko dute eta Bergarako Musika Eskolako ikasleek ere hartuko dute bertan:  

  • Azaroak 21, astelehena: hari taldea 
  • Azaroak 22, asteartea: hasiberrien abesbatza 
  • Azaroak 23, asteazkena: trikiti, pandero eta gitarra ikasleak 
  • Azaroak 24, osteguna: wgoitza kanpoaldean Musika Eskolako Gazte Banda, ikasleak eta gurasoak 

Saio guztiak 18:15ean izango dira. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak