Bosgarren Danbaka lehiaketako bigarren sorta dastatzeko gertu

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko urr. 28a, 10:50

Arrasateko 112 laukotea, Oñatiko Letagin eta Inguma taldeak eta Bergarako Eyharts bikotea.

Bergarako Eyharts, Oñatiko inguma eta Letagin taldeak eta arrasateko 112 laukotea izango dira, 21:30ean hasita, Seminarixo barruan lehian, eta Aretxabaletako iban borgasek, DJ BGRSS, girotuko du San Martin plazan kokatutako chill out gunea.

Debagoieneko hogei musika talde diskoa grabatzeko saria eskuratzeko lehian ari dira Goiena Komunikazio Taldeak antolatu eta, oraingoan, Bergarako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren eta Sein taldearen babesletzarekin eta laguntzarekin abian den bosgarren Danbaka musika lehiaketan.

Urtarrilaren 13an jokatuko den finalaren aurretik, bost kanporaketa izango dira –urriaren 14an jokatu zen lehenengoa–, eta gaur, 21:30ean hasita, taularen gainean euren onena ema- teko aukera izango dute Bergarako Eyharts bikoteak, Oñatiko Letagin eta Inguma taldeek eta Arrasateko 112 izenekoak. Talde bakoitzak ordu erdiko emanaldia egingo du.

Askotariko nahasketa gaur ere

Talde egitura eta estilo askotariko doinuen erakusleihoa izango da Seminarixoko agertokia gaur ere. Alayn Carazo eta Jokin Guridi bergararrek 2017an sor- tutako Eyharts izeneko ikus-entzunezko proiektua aurkeztuko dutela azaldu dute. "Sintetizadoreekin eta irudiekin esperimentatzen hasi ginen eta zuzeneko emanaldietara bideratu genuen proiektua gero. Dantza- lekuetarako emanaldiak ziren hastapenekoak, baina, hainbat estilorekin jolasten ibili ondoren, ambient eta trip-hop kutsuko emanaldiak egiten ditugu azkenaldian".

Bergarako bikoteak izan du aurrez Seminarixoko agertokira igotzeko hainbat aukera, baina estreinakoa izango da Arrasateko 112 taldearentzako. Punk-rock "lotsagabea" eskaintzera doazela diote. "Los WCren errautsetatik sortu dugu, aurten, 112 laukotea. Mundua pikutara doala argi dago, eta gizartea da horren eragilea eta konplizea. Begiak zabaltzeko asmoarekin sortu dugu 112".

Oñatiko bi musika proiektuk osatuko dute lehiakideen zerrenda: Letagin eta Inguma taldeek, hain zuzen ere. "Pandemian batu ginen lau gazte, oi! musikarekiko genuen zaletasunari eutsiz eta ihesbide moduan gure kantak egiteko gogoz. Pottoko Studioan grabatu genuen, iaz, martxoan argitaratu dugun Buruaz beste lana. Boskotea gara egun, Pablo Elkoroiribe gitarra-jole bergararra taldera batu berri". Eskarmentua duten Julen Agirre, Unai Lete, Mikel Aginagalde eta Iban Idigoras dira, berriz, Letagin, eta rock-and-rolla egiten dute. "2018an abiatutako proiektua da eta 2020an kaleratu genuen diskoa. Erritmo gogor eta azkarrekin, zuzeneko indartsuak ematea da gure funtsa".

Chill out gunean, DJ BRGSS

Aretoaren kanpoaldean, San Martin plazan, egokituko dute gaur ere chill out gunea, 20:00eta- tik 01:00etara, eta Sanprubusak eskainiko du taberna zerbitzua. Aretxabaletako Iban Borgas –DJ BRGS– musikariak girotuko du gune hori; 21:00etatik 21:15era eta 22:45etik 23:00etara saio elektronikoak eskainiko ditu.

Publikoaren botoa

Bideoklipa grabatzeko aukera izango du publikoaren boto gehien jasotzen duenak: "Danbaka.eus atarian sartu eta bozkatu urtarrilaren 10a aurretik. Pertsona bakoitzeko boto bakarra onartuko da lehiaketa osoan zehar; gainontzekoak baliogabetu egingo dira".

 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak