Domekan lau gaztek egingo dute debuta

Xabier Urtzelai 2022ko urr. 14a, 19:00
Bergara Musika Bandako emanaldia, uztailean.

Bergarako Musika Eskolan hezitako lau musikari gaztek debuta egingo dute bandarekin. Laida Unamuno eta Aimar Linzoain flauta-jotzaileak dira eta Uxue Vega eta Alazne Suinaga, klarinete-jotzaileak. Denetariko estiloak joko dituzte.

Domekan, hilak 12, Udal Pilotalekuan Bergarako Musika Bandak eskainiko duen urriko kontzertuan, lau gaztek debuta egingo dute: Laida Unamunok, Aimar Linzoainek, Uxue Vegak eta Alazne Suinagak –12:30; sarrera, doan–. "Esango nuke hiru urte pasa direla bandara azkenekoz jende berria etorri zenetik. Ez da egunero gertatzen den zerbait, eta berezia izango da, bai", adierazi dio GOIENAri aste barruan bandako zuzendari Enrike Txurrukak.

Hala, Txurrukak nabarmendu du normalean ez dituztela musikariak bandara bakarrik eroaten; alegia, taldea egin arte itxaroten dutela: "Eurak ere erosoago egon daitezen egiten dugu hori, eta taldeko kide senti daitezen. Hala, emanaldiaren aurretik aparteko entseguak egiten ditugu eurekin, maila orain artekoa baino goragokoa izaten delako eta eurak ere seguruago senti daitezen, goza dezaten. Hori horrela, oraingoan laukotea direnez domekako kontzertuan ez diet aparteko atentziorik jarriko. Akaso, hori gehiago izaten da bandara gazte bakarra ekartzen dugunean. Hor bai, saiatzen gara gainean egoten. Azken batean, lagun taldea gara, eta garrantzitsua da musikaria gustura sentitzea".

Emanaldi osoa

Domekan joko dituzten piezen artean daude Certamen Levantino (1916, Pascual Martina), Athalia (1845, Felix Mendelssohn), Eusko Eleskiak (1933, Jose Franco), Rikudim (1986, Jan Van der Roost) eta A tribute to Amy Winehouse (2006, Moldaketa, Peter Kleine Schaars): "Ahalegindu gara, beste batzuetan egin ohi dugun moduan, askotariko estiloak batzen. Uste dut aberatsa dela. Pasodoble bat nahi duena asetzea ondo dago, baina gero, emanaldian entzun dezala Amy Winehouseri eskainitako pieza. Eta kontrara, abesti hori entzutera datorrenak ikus dezala ze ederra den duela 100 urte sortutako pasodoble bat. Halakoetan beti jarri ohi dut adibide berbera: Su Ta Gar jo genuen kontzertuan kuadrillakoak etorri ziren emanaldira, eta urteak zeramatzaten banda ikusi gabe. Bada, beste pieza batzuekin ere gozatu egin zuten, eta hori da nahi duguna".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak