Afrikako esentzia herriko artisten musikalean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko ira. 30a, 12:30

Lizarran maiatzean egin zuten estreinaldian lantaldeko kide batzuk. Argazkia: Valen Moñux.

Donato Goyenecheren musika piezak oinarri dituen eta Bergarako Musika Eskolako ikasleek eta irakasleek eta askotariko artista gehiagok parte hartzen duten África, las dos orillas ikuskizunaren hiru emanaldi egingo dituzte asteburuan Seminarixoan.

Lizarran estreinatu zuten, maiatzean, eta, hainbat atzerapen "beharturen" ostean, bihar, zapatua, 19:00etan eta 22:30ean eskainiko dituzte bi saio eta domekan hirugarrena, 19:00etan.

Sarrera gutxi geratzen diren arren, oraindik eskuragarri daude, Seminarixoa.eus atarian; tokiaren arabera, hamabost edo hogei eurotan.

"Koloretsua eta berritzailea"

Bi ordu pasa irauten duen ikuskizuna da, Donato Goyenecheren musika piezak oinarri dituena. "Obra oso koloretsua da, musika aldetik, bereziki, orain arte egin ditugun ikuskizunekin alderatuz, ezberdina; musika afrikarra du honako honek oinarri. Obra originala gazteleraz eginda dago, eta, elkarrizketa eta abesti batzuk hala izango diren arren, Afrikako hizkuntzetan ere badira beste hainbat elkarrizketa eta kantu ere", azaldu du eszena zuzendari Valen Moñuxek.

Askotariko arte-diziplinak

Musikariak, dantzariak eta aktoreak izango dira taularen gainean. Afrikako lo-kanta bat du obrak oinarri, eta hortik abiatuta "iragan bat eta etorkizuneko egoerak" sortu dituztela azaldu du libretoaren ardura izan duen Elena Ibarbiak. Kolonia garaian girotuta dago obra, Niger ibaiaren ondoan.

Lantalde artistikoa eta teknikoa

  • Musika Donato Goyeneche.
  • Libretoa Elena Ibarbia eta Donato Goyeneche.
  • Eszena zuzendaritza eta dekoratuak Valen Moñux.
  • Musika zuzendaritza Jose Miguel Laskurain.
  • Kantu irakaslea eta abesbatza zuzendaria Marije Ugalde.
  • Talde instrumentala, abeslariak, aktoreak BMEeko ikasleak, irakasleak eta gonbidatuak.

  • Koreografia Raquel Koroma.
  • Taldeko koreografia Nere Ibarra.
  • Dantzariak Isabel Halzuet, Isheba Mc Kulsky Koroma, Warling Santana eta Pilar Sue Osa.

  • Jantziak Ndank-Ndank elkartea eta Maddi Sormena.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak