Jose Reyesen margolanak lortu du lehen saria Simon Arrieta Pintura Lehiaketan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko irailaren 18a

Sanmartinen baitan, 47. Simon Arrieta Pintura Lehiaketa egin dute gaur eta hemezortzi lan aurkeztu dituzte. Beart elkarteko kideek azaldu dutenez, Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako parte-hartzaileak izan dira, esaterako, Lesakatik, Mungiatik, edota Leioatik. Hain zuzen ere, leioarra da Jose Reyes irabazlea. "Kalitate handiko lanak" izan direla gaineratu dute antolatzaileek.

Honako hauek izan dira sariak:

  • 1. saria: Jose Reyes (Leioa): 700 euro.
  • 2.saria: Leticia Gaspar (Bilbo): 410 euro.
  • Herriko saria: Unai Azkarate: 210 euro.
  • 1. accesita: Joana Soldevilla (Logroño): 150 euro.
  • 2. accesita: Carlos Espiga (Bilbo): 150 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak