Bergaran gertu dute sanmartinetako bigarren asteburuko egitaraua

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko ira. 12a, 18:36
Haurren danborrada, Bergaran, 2019an.

San Martin azoka izan dute asteburu honetan bergararrek, eta sanmartinetako bigarren txanparako prestatzen hasiak dira. Danborrada da ekitaldi nagusietako bat, baina askotariko ekintzak daude iragarrita bi urteren ostean normaltasunez ospatuko diren festetan.

Eguena 15
  • 18:30 APAR FESTA Seminarioko patioan.
  • 19:00 TXOSNAGUNEAREN irekiera eta PINTXO-POTEA. Ondoren, BIKOTE JOLASA.
  • 22:30 NAGUSIEN DANBORRADA.
  • 23:30 SAN MARTINEN ERREPRESENTAZIOA Bergarako Musika Bandaren laguntzarekin San Martin plazan. 
  • 00:15 JOSELU ANAIAK taldearekin ERROMERIA San Martin plazan. 
Egubakoitza 16
  • 09:00 SOKAMUTURRA, Barrenkalean eta San Martin plazan.
  • 11:00 DIANA, Bergarako Txistulari Bandarekin.
  • 11:30 KALEJIRA Musika Bandarekin.
  • 12:30 ERREKORTADORE ESKOLA IBILTARIA Seminarioko patioan.
  • 12:30 Bergarako Musika Bandaren KONTZERTUA San Martin plazan –euria bada, udal pilotalekuan–. 
  • 18:30 HAURREN DANBORRADA.
  • 19:30 MOJITO FESTA txosnagunean. 
  • 20:00 NHIL, GOLDEN BLEND, LIZARTXO ETA DJ XAXAU txosnagunean. Tartean, sokasaltoa.
  • 22:00 ZEZENSUZKOA.
Zapatua 17
  • 09:00 SOKAMUTURRA, Barrenkalean eta San Martin plazan. 
  • 12:00 TRAKAMATRAKA taldearen Matraka Culinary Center KALE ANTZERKI emanaldia Fraiskozuri plazan. 
  • 13:00 MARIANITO FESTA eta oliba-hezur jaurtiketa LEHIAKETA txosnagunean.
  • 14:30 HERRI BAZKARIA eta BINGO MUSIKATUA txosnagunean.
  • 17:00 ERREKORTADORE ESKOLA IBILTARIA Seminarioko patioan.
  • 18:30 Bergarako Erraldoi Konpartsaren KALEJIRA. 
  • 18:30 KARROPOTEUA.
  • 20:00 Bikote nagusientzako 37. MOISES AZPIAZU DANTZA SOLTEKO TXAPELKETA Seminarioan. Antolatzailea: Bergarako Musika eta Dantza Eskola. 
  • 23:00 KILIMAK, VIRGIN MARY eta DJ HIRUKIAK txosnagunean. Tartean, LINBO eta AZERI JOLASA.
Domeka 18
  • 9:00 Aire zabaleko 47. SIMON ARRIETA PINTURA LEHIAKETA, Beart elkarteak antolatua. Sari banaketa 14:30ean izango da udaletxean. 
  • 18:30 AFRIKA MUSIKA DANTZA Bergarako kaleetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak