Gorka Granado eta Maren Galvez, dantza askatu txapelketako irabazleak

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko ira. 18a, 09:28

Gorka Granado eta Maren Galvez irabazleak sarian eskuetan dituztela.

Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga bikoteak bigarren saria irabazi du. Zazpi bikote lehiatu dira aurtengo Moises Azpiazuren omenezko dantza askatu txapelketan.

Aurkeztu diren zazpi bikotetatik sei gipuzkoarrak ziren eta Gipuzkoako eta Bizkaiko banak osatutakoa zen zazpigarrena. Bada horrek irabazi du aurtengo Bergarako dantza askatu txapelketa, Maren Galvez-Gorka Granado (Lezo-Sopela) bikoteak. Pozik zeuden emaitzarekin. Portugaleten dute hurrengo hitzordua.

Gipuzkoako bikoteen artean, Julen Murgiondo eta Saioa Galarragak osatutakoak ere hartu zuen parte, bergararrak biak. Beti bezala, etxean dantza egitea plazerra dela adierazi zuten amaieran eta bigarrenak izan zirenez dantza egiten, gozatu zutela ekitaldiaz ere, beste bikoteen saioak ikusiz. Seguran egingo den Euskal Herriko txapelketan hartuko dute parte hurrengo.

Seminarixuan

Bergarako Seminarixuan egin zuten zapatu iluntzean, 20:00etan hasita, aurtengo dantza askatu txapelketa. Bina dantza bikote bakoitzak: fandangoa –Bergarako txistulariek lagunduta– eta arin-arina –Estanga ana-arreba trikitilariek musika eginda–. Musika eskolako Anjel Agiriano eta Kristina Markina eta Ainhoa Lete zinegotziak izan ziren sari banaketa ekitaldian.

Hiru lagunek osatu zuten epaimahaia eta euren epaia pentsatu bitartean, taldean dantzatu zuten parte-hartzaileek seminarixora joan zirenen herritarren aurrean; eserleku gutxi zeuden hutsik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak