Zaragozako Los Maños ganadutegi ezagunetik ekarri dute Quejoso, 350 kiloko zezena, eta 2018an jaiotakoa. Comision 22 elkarteari esker etorri da Bergarara. Santa Coloma kastakoa, Euskal Herrian lehenengoz atera den Lidiako zezen garbia izan da.
Euskal Herritik eta Espainiatik etorritako errekortadoreek ikuskizun polita eskaini dute plazan. Zezena bera mantso ibili da, "txispa apur bat falta izan zaio", azaldu du Iñigo Almortza bergarar ganaduzaleak. Hala ere, oso pozik azaldu dira antolatzaile eta parte hartzaileak saioaren bukaeran.