"Zezen garbi bat da sekula plazara irten ez dena, eta Comision 22 elkarteari esker eta Udalaren oniritziarekin izango dugu Bergaran Euskal Herriko lehen zezen garbia. Ikusmin handia piztu du zezen munduan ari garenon artean. Badakit zezenzale batzuk etortzekoak direla; Quejoso du izena eta Los Maños ganadutegi ezagunetik dator. Ea nolakoa den, errekorteak egiteko besteak baino zintzoagoa den... Erreferentzia ia bakarra haren anaia da, Zaragozako zezenketa baten indultatu zutena. Zezen bati heriotza barkatzea oso ezohikoa da, zezen oso berezia den seinale", dio Bergarako Zezenak ganadutegiko Iñigo Almortzak. Euskal Herriko araudiari jarraiki, gehienez 350 kilo ditu Quejoso-k.
Quejoso zezena zapatuan, hilak 17, 09:30 aldera irtengo da San Martin plazara.