Erraustegien aurkako Kontxako giza-katean hartu du parte Larramendiko Arnasak

Hasier Larrea 2022ko irailaren 11

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak urtero egiten du bere aldarriak ikusarazteko ekimena Kontxako Banderako estropaden bueltan. Aurten, Zubietako erraustegia bertan behera lagatzeko aldarriei Bergarako planta ez eraikitzeko aldarriak batu zaizkie.

Bailarako 25 bat lagun, gehienak bergararrak, abiatu dira gaur goizean Donostiara, Larramendiko Arnasa elkarteko ordezkaritza osatzera. Hala, Kontxako hondartzan, Donostia Bizirik eta Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deitutako elkarretaratzean parte hartu dute, Erraustegia ez Bergaran ez Donostian lemapean.

Bertan izan da Jexux Agirre, Larramendiko Arnasa taldeko kidea eta San Juan auzoko alkate ohia. Adierazi duenez, Zubietako erraustegia eraiki zutenean "urrun" gelditzen zitzaion kontu hura, baina orain etxetik gertu antzeko proiektua gauzatu nahi dutela, "kontzientziatu eta konturatu" da gaiaren larritasunaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak