Lapurreta jasaten duten lehen aldia ez dela salatu dute, eta gainera, oraingoan kalte ekonomikoa "benetan larria" izan dela eman dute jakitera. Kalte ekonomikoa arindu nahian, bono-laguntzak atera dituzte gaur bertan eta elkartasunerako deia egin dute. Horrez gain, aurrerago ekintza gehiago antolatuko dituztela azaldu dute.
Bergarako Kartzela zaharra herriko eragileendako gunea da eta bertan dute topagunea, besteak beste, Txapa Irratiak, Kopla barik bertso eskolak, Gazte Kontseilu Sozialistak, Maijoku elkarteak, Itaiak, Jau! haur eta guraso asanbladak, KIT irakurketa taldeak, Angiolillo liburutegiak, Ikasle Abertzaleak, Ernaik, Gitarra taldeak, Bergarako Elektronika Topaketak, Lubakik, Bergarako emakume migratuak-ek, Egubakoitzak berreskuratzen-ek eta Martxanterak talde feministak.