Industria arloko enpresei 'Harixa' programan parte hartzeko gonbidapena egin die Udalak

Jon Irizar Aranguren 2022ko uzt. 15a, 11:42

Lan-munduan euskara sustatzeko Harixa egitasmoa jarri zuen martxan Bergarako Udalak apirilean, eta hasi dira orduko asmo eta ideiak egikaritzen. Industria arloko enpresak jopuntuan, lau saio eskaini dituzte ekainean zehar. Udalaren hitzetan, "20tik gora enpresak" hartu dute parte, eta gainerakoei egin nahi izan die gonbidapena.

Bergara izan, bizi, ekin planaren baitan, euskara lan-munduan sustatzeko "aitzindari" diren enpresetatik abiatuta euskararen normalizazioan urrats berriak ematea da egitasmoaren helburua. Esperientzia duten enpresen kasuetatik abiatuta garatu nahi da udaberrian martxan jarri zen prozesua.

Bergarako Udalak prentsa ohar bidez adierazi duenez, "industria-arloko enpresen eta eurekin lotura duten entitateen arteko hitzarmena" egin nahi da. Ekainean eskaini diren lau saiotan aurkeztu zaie hitzarmena enpresei; "20tik gorak" hartu dute parte aurkezpen bilkura horietan.

Gonbidapena

Prozesua, baina, ez da itxia, eta ohar bidez Udalak "hitzarmenean parte hartzeko edo gaiari buruzko informazioa jasotzeko interesa duten enpresei" gonbidapena egin nahi izan die. Udaleko Euskara zerbitzura jo behar dute horretarako, 943 77 91 29 telefonora deituz edo euskara@bergara.eus helbidera idatziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak