Pello Garitano ez zen geldi egoten zenetakoa eta horren adierazle izan da gaur bere alde egin duten hileta elizkizuna. Santa Marina parrokia goraino bete da eta bertan izan dira, besteak beste, egungo alkate Gorka Artola eta baita bere garaian alkate izandako Victoriano Gallastegi ere.
Behin elizkizuna amaitutakoan hainbat txirrindularik, tartean Euskalteleko Mikel Aristik eta Julen Irizarrek eta Lokatza Ziklismo Eskolako kideek, arku bat irudikatu dute gurpilekin hilkutxak egin duen ibilbidean zehar eta Alai Taldekoek Goizeko izarra abestu dute. Familiakoen eta bertaratu diren herritarren txalo artean eman diote azken agurra Garitanori.