Larramendiko Arnasak "erraustegiaren kontrako" manifestazioa egingo du Bergaran hilaren 19an

Larramendiko Arnasako kideak maiatzean egindako ekitaldi batean

Erraustegirik ez! Kanpainaren barruan, Larramendiko Arnasa taldeak manifestaziora deitu ditu Bergarako biztanleak. Ekainaren 19an, 12:30ean, Bergarako San Martin plazan izango da agerraldia.

Larramendiko Arnasa taldeak martxoan eskainitako prentsaurreko batean, Eusko Jaurlaritzak Valogreen enpresari Larramendi poligonoan erraustegia eraikitzeko emandako 2,5 milioi euroko laguntza salatu zuen. Haien esanetan, gainera, Valogreenek Bergarako udaletxean aurkeztutako proiektuak "ez zuen azalpen teknikorik eskaintzen".

"Ez Bergaran, ez inon"

Hortaz, Larramendiko Arnasa taldetik Bergarako biztanle guztiei ekainaren 19an San Martin plazan egingo den manifestazioan parte hartzera animatu dituzte. Bergaran zein beste edozein lekutan erraustegien eraikitzea deuseztatzeko proposamena lortzeko jendea kontzientziatzea da taldeak duen helburua.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.