Erraldoien kalejira eta dantzek zipriztindu dute jaietako zapatua

Aitor Agiriano Arrese 2022ko ekainaren 4a

Bergarako eta kanpotik etorritako 40 bat erraldoik hartu dute protagonismoa Pentekosteetako zapatuan. Kalejira egin dute goizean eta arratsaldean eta baita aurkeztu ere gonbidatutako erraldoi taldeak, dantza emanaldia eskainiz. Goizean eguraldia lagun izan badute ere, arratsaldean euria izan dute kalejiran. Dena den, Kataluniatik, Bilbotik, Urretxutik eta Oñatitik etorritako erraldoi taldeek "gozatu ederra" hartu dute bergararrekin batera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak