Egubakoitzean, gaueko hamaiketan, DJ Elvis Cainok jarriko du musika Nahikari tabernan. Matxiategi tabernan, berriz, bi kontzertu izango dira datozen egunetan: alde batetik, ekainaren 4an, arratsaldeko zazpietan hasita, Azkaiter Pelox taldea arituko da. Azken boladan, folk doinuak landu ditu seikote bergararrak. Bestetik, hilaren 5ean, 13:30ean, Gildas Hot Club seikotearen txanda izango da. Jazz musikaren alde akustikoena islatzen dute. Bi taldeetako bateria-jolea da Aitor Aranburu bergararra.