Adinaren araberako kategoriak egingo dira, eta parte hartzaileek festekin lotutako marrazkia egin beharko dute. Laminen zigilatzea 10:30etik 11:30era egingo da, eta lanak San Martin plazan soilik egin ahal izango dira.
Antolatzaileek aukeratutako epaimahaiak aukeratuko ditu irabazleak, eta sari-banaketa 13:00etan izango da, plazan. Kategoria bakoitzean bost saridun egongo dira, eta herriko komertzioetan gastatzeko bonuak eskuratuko dituzte.