Boluko malda egonkortzeko lanen kontratazioa uztailean sinatzea espero dute

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko mai. 30a, 19:48

Ondo bidean, Bergarako Udalak kontratua uztailaren lehen hamabostaldirako sinatuta izatea espero du, eta jarraian, obrak sei hileko epean amaitzea aurreikusten dute.

Udaletik azaldu dutenez, Boluko malda egonkortzeko 2. faseko proiektu tekniko aldatua idazteko adjudikazioa emergentziaz Sestra Ingeniería y Arquitectura SL enpresari esleitu zitzaion martxoan, 18.143,95 eurotan (BEZ barne). 

Hori aurkeztuta, apirilaren amaieran, 519.458,43 euroko (BEZ barne) lizitazio oinarria zituzten baldintza administratiboen eta teknikoen pleguak onartu ziren, lanen kontratazioa prozedura irekia eta arruntaren bidez eta irizpide-aniztasunez egiteko. Hiru enpresek hartu dute parte kontratazio prozeduran: Construcciones Zubieder, S.L., Ténicos en Estabilizaciones e Inyecciones, S.A. eta Ekin Eraiketak, S.L. 

Egingo diren lanak

  • Gainazaleko lur irristatzeetarako hesi malgua. Azaleko irristaketen eragina geldiaraztea du helburu. Hesia egun dagoenari erantsita joango da, eta haren bi aldeetan zabalduko da. Hesi iragazkor bat da, eta, beraz, "debris flow"-aren inpaktua gelditu ondoren, material finenek eta ur-fluxuek langa zeharkatzen dute abiadura arindu ondoren. Bidegorriari erantsitako ezpondaren buruan indusketa bat egitea planteatzen da.
    Horren helburua bikoitza da: batetik, hesi malgua egiteko espazioa prestatzea (hesiaren ainguraketa-eremua garbitu eta saneatzeko), eta, bestetik, hesia mantentzeko eta garbitzeko espazio bat sortzea (atxikitako materialak kendu ahal izateko). 
  • Bidegorri-pasabidearen kanpoko ertzean hesi estatiko bat, irristatzeen aurkako segurtasun-hesi erredundantea izango dena. Hesi malguarekin bezala, bi aldeetan dagoena handituko da. 
  • Bidegorriko plataformaren drainatze-sistema hobetzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak