Oinarrizko bi helburu dauzka Bergarako Musika Eskolak. Batetik, musika kulturaren sustapena, bere aspektu guztietan, bereziki irakaskuntzaren bitartez. Bestetik, Bergarako musika taldeen harrobi izatea; hala nola, Bergarako orfeoia, Aritzeta abesbatza, Udal Musika Banda, Udal Txistulari Banda edota Bergarako Orkestra Sinfonikoa.
2022-2023 ikasturteko eskaintza
- Musika Familian ( 0-4 urte)
- Suzuki metodoa ( 3 urtetik aurrera)
- Musika eta Mugimendu tailerra (5 urtetik aurrera)
- Hasiberrien Abesbatza (5 urtetik aurrera)
- Euskal Dantzak ( 6 urtetik aurrera)
- Hizkuntza Musikala (7 urtetik aurrera)
- Helduentzako Hizkuntza musikala
- Musikoterapia- Musika hezkuntza berezia
- Ahotsa: kantu bakarlaria, abesbatzak (5 urtetik aurrera)
- Instrumentu sinfonikoak: biolina, biola, biolontxeloa, oboe, flauta, klarinetea, fagot, tronpeta, tronpa, tronboia, bonbardino, tuba, saxofoia, perkusioa
- Instrumentu polifonikoak: piano, akordeoia, gitarra, organoa
- Instrumentu herrikoiak: trikitia, panderoa, txistua, alboka, dultzaina eta txalaparta
- Instrumentu modernoak: gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria
Horrez gain, Bergarako Musika Eskolatik azaldu dutenez, hainbat taldetan (Orkestra sinfonikoa, Gazte Banda, Big Band, Trikiti taldea...) parte hartzeko aukera ematen die ikasle guztiei. Talde horien helburua da klaseetan ikasitakoa praktikan jartzea, beste ikasle batzuekin batera musika egitea, disfrutatzea eta kalera irtetea.
Harremanetarako
Idazkaritzako ordutegian egin beharko da matrikulazioa, 15:30etik 19:30era. Harremanetarako telefonoak 943765780 – 679154512 eta posta elektronikoa idazkaritza@bme.e.telefonica.net.