Herritar batzuek egindako eskaeraren ostean dator erabakia. Hortaz, aurreko Pentekoste jaietatik hona jaio diren bergararrek nahiz Bergaran erroldatuta ez dauden, baina herriarekin lotura duten haurren familiek parte hartu ahal izango dute ekitaldian. Horiek Kultura zerbitzura jakinarazi beharko dute, kultura@bergara.eus postara idatzita edo 943 77 91 59 telefonora deituta.
Pentekosteetako zapatuan, ekainaren 4an, 11:30ean izango da ongietorria, udaletxeko pleno aretoan. Ohi bezala, zapia jantzi ostean, argazki bateratua aterako dute udal ordezkari politikoekin. Ateri egiten badu, udaletxearen kanpoaldean izango da -San Pedro kalean-; euriarekin, aldiz, udaletxeko eskaileretan.
Udalak adierazi duenez, momentuz, 105 haur jaio dira Bergaran, eta horiek dagoeneko jaso dute gonbidapena ekitaldiaren inguruko xehetasunekin.