Menu beganoa ere egongo da ekainaren 6ko herri bazkarian

Jon Irizar Aranguren 2022ko mai. 24a, 16:49

Pentekoste jaietako herri bazkariko artxiboko irudi bat. (Argazkia: Goiena)

Pentekoste Jaietan ekainaren 6an, astelehena, egingo den herri bazkarian menu beganoa egongo da, aurreikusitako haragidun paellaz gain. kultura@bergara.eus helbidera idatzi edo 943 77 91 59 telefonora deitu behar da horretarako. 460 txartel jarri dituzte salgai, eta eguraldi iragarpena ona bada, 700 pertsonarentzako egongo da lekua.

Pentekoste Jaietako asteleheneko –ekainak 6, aurten– herri bazkaria aurkeztu zutenean, Paellas Arraun Euskadik egindako haragidun paella erraldoia aurreikusi zuten antolatzaileek menuko plater nagusi gisa. Bergarako Mujika eta Larrañaga gozotegiak ziren postrea jartzeko arduradunak, eta Sirimiri jatetxea zen kafea zerbitzatzekoa.

Bada, azken bi eskaintzak aldatuko ez diren arren, Bergarako Udalak ohar bidez jakinarazi du menu beganoa ere egongo dela hala nahi duten herritarrentzat. Jatordu hau nahi duenak ezinbestean antolakuntzari jakinarazi beharko dio. Bi kanal jarri dituzte horretarako: kultura@bergara.eus helbide elektronikoa edo 943 77 91 59 telefonoa. Alergiaren bat duenak, aldiz, nahitaez deitu beharko du aurrez aipatutako telefonora. 

Lekua, zehazteke

Salgai jarri dituzten 460 txartelak eskuragai daude jada seminarixoa.eus atarian edo Seminarixoko leihatilan; maiatzaren 30era arte edo guztiak agortu arte dago txartelak eskuratzeko aukera. Eguraldi iragarpena ona bada, baina, Seminarixoko karpatik San Martin plazara lekualdatuko dute bazkaria; ondorioz, beste 240 leku egongo dira bazkaltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak