Taldea jendaurrean aurkeztu ostean, Luxenburgora

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko mai. 23a, 10:01

Bergarako Musika Eskolako Bermusikari taldeak kontzertua eman zuen atzo, hilak 22, Pol-Pol tabernaren atarian. "Kontzertua ikusteko bete egin zen Irala kalea. Polita izan zen ikus-entzuleen txaloak jasotzea eta berotasuna sentitzea; prest gaude gure ondare kulturala Europako musikari gazteen jaialdian erakusteko. Luxenburgo, bagoaz!", adierazi dute. Europako musikari gazteen jaialdian hartuko dute parte, hilaren 26tik 28ra.

Euskal Herriko Musika Eskola desberdinetako hamar kideko sei talde joango dira jaialdira; tartean, euskal kantak joko dituen Bergarako Musika Eskola eta erro tradizionala landuko duen Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskola. Launa kontzertu eskainiko dute hiru egunetan.

Bermusikari taldea zuzenean, atzo, Bergarako Irala kalean.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak