Aspace elkarteak emango die hasiera Pentekoste jaiei

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko mai. 12a, 10:19

2019ko jaietako txupinazoa.

Bi urteko etenaren ostean, "kaleko bizitza berreskuratu" eta jaiak "ohi bezala" ospatuko dituzte bergararrek aurten. Etxafuegoarekin emango diote hasiera jaiei eta 50. urteurrenean murgilduta dagoen Aspace elkartea izango da horren arduraduna, Jai Batzordeak hala erabakita.

Gorka Artola alkateak, herritarrei zuzendutako bideoan, elkarteari eskertu dio inklusioan egiten duten eta egiten duten lana, eta halaber, "bidea amaitu ez dela" gogoratu du. Ekainaren 2tik 6ra ospatuko dira Pentekoste jaiak eta kaleak "alaitasunez betetzera" gonbidatu ditu Artolak herritarrak.

Herrian errotutako elkartea

Bergaran egunerokotasunean du presentzia Aspace elkarteak. Oxirondiko eguneko zentroan eta Ibaiondoko gaztetxoentzako ikastetxean egiten dute lana egunero. Gainera, herrian egiten diren ekimenetan "aktiboki" parte hartzen dute, esaterako, aurten bertan elkarteak bere inplikazioa erakutsi du, Korrikan, Bergara 2030 egin herrixa plan estrategikoaren partaidetza prozesuan edota azokako dinamizaziorako ekintzatan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak