Inkesta maiatzaren 2tik 31ra bitartean (biak barne) egin ahalko da. Herritarrak inkesta horretan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Udalak, gaiaren inguruan gogoeta egin, eta ekarpenak egin ditzaten: "Guztion artean osatu nahi da plana", adierazi dute.
Bestetik, gizarte eragile ezberdinen partaidetza-foroak antolatuko dira, maiatzaren 23ko astean zehar egiteko eta bertan ere parte hartzeko gonbidapenak luzatuko dira hurrengo egunetan, eguna, ordua eta gunea zehaztuz.
Saioak proiektu honi laguntza teknikoa emateko kontratatu den Sasoia S.L. aholkularitza enpresako kide adituek zuzenduko dituzte.