Musika eskolatik gogoratu dutenez, bi helburu dituzte nagusiki: batetik, musika kultura sustatzea, bere aspektu guztietan, bereziki irakaskuntzaren bitartez; eta, bestetik, Bergarako musika taldeendako "harrobi" izatea
Honako ikasgaiak izango dituzte datorren ikasturtean:
•Musika familian (0-4 urte)
• Suzuki Metodoa (3 urtetik aurrera)
• Musika eta Mugimendu tailerra (5 urtetik aurrera)
• Hasiberrien Abesbatza (5 urtetik aurrera)
• Euskal Dantzak ( 6 urtetik aurrera)
• Hizkuntza Musikala (7 urtetik aurrera)
• Helduentzako Hizkuntza musikala
• Musikoterapia- Musika hezkuntza berezia
• Ahotsa: kantu bakarlaria, abesbatzak (5 urtetik aurrera)
• Instrumentu sinfonikoak: biolina, biola, biolontxeloa, oboe, flauta, klarinetea, fagot, tronpeta, tronpa, tronboia, bonbardino, tuba, saxofoia, perkusioa
• Instrumentu polifonikoak: piano, akordeoia, gitarra, organoa
• Instrumentu herrikoiak: trikitia, panderoa, txistua, alboka, dultzaina eta txalaparta.
• Instrumentu modernoak: gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria
Bestalde, eskolak ikasle guztiei taldeetan parte hartzeko aukera ematen die. Horretarako honako talde hauek dituzte:
-Orkestra sinfonikoa
- Gazte Banda
- Big Band
-Konboak
-Abesbatzak
-Akordeoi taldea
-Gitarra taldea
-Trikiti taldea
-Txistu taldea
-Dantza taldea
Talde horien helburu nagusia da, diotenez, klaseetan ikasitakoa praktikan jartzea, beste ikasle batzuekin batera musika egitea, disfrutatzea eta kaleratzea.