Oroimenaren Bulegoa ireki dute, bergararren testigantzak jasotzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko api. 28a, 17:08

Aranzadi elkarteko ikertzaile Ione Zuloaga, oroimenaren bulegoan.

Memoria historikoa lantzeko ekimenerako bulegoa udal artxiboan dago kokatuta eta maiatzeko eguazten guztietan Aranzadiko ikertzaile bat egongo da bertan. Telefono zenbaki eta helbide elektroniko bat ere jarri dute harremanetarako: 943 46 61 42 eta memoria@aranzadi.eus.

Aranzadi Zientzia Elkarteak Oroimena eta Giza eskubideak Bergaran proiektua garatuko du Bergaran, 36ko gerrako, diktadura frankistako eta azken hamarkadetako giza eskubideen urraketen memoria berreskuratzeko eta aldi horretan urratu diren giza eskubideak ezagutzera emateko. Lan horretarako gune garrantzitsu bat izango da Oroimenaren Bulegoa, udal artxiboan kokatuta dagoena eta eguaztenean, apirilak 27, ireki zutena. Bulegoan herritarren testigantzak eta dokumentazioa jasoko dira –unean bertan digitalizatzen dute eta jabeak unean eroan dezake bueltan–, eta herritarrek informazioa eskatzeko aukera ere izango dute.

Telefonoz eta postaz ere bai Oroimenaren Bulegoa maiatzeko eguazten guztietan egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era; Aranzadi elkarteko ikertzaile bat egongo da bertan, halako lanetan esperientzia duena. Aranzadik dei egin die herritarrei proiektuan lagun dezaten: "Herritarren testigantzak garrantzitsuak izango dira, gertatutakoaren zati bat ez baitago artxiboetan jasota".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak