Bi lehiaketa egongo dira. Alde batetik, marrazkia leloarekin aurkeztu ahal izango dute parte-hartzaileek, eta, beste alde batetik, leloa soilik. Marrazkietan haurren eta helduen kategoriak egongo dira, baina leloei dagokienez, proposamen guztietatik bakarra aukeratuko da.
Helduen marrazki onenaren irabazleak 100 euro jasoko ditu, haurren marrazkiarenak 60 euro eta esaldi onenak, berriz, 40 euro. Lanak Jarduneko bulegoan aurkeztu edo jardun@topagunea.eus helbide elektronikora bidali behar dira.
Lehiaketen oinarriak kontsultatu edo informazio gehiagarria behar duenak Jardun euskara elkartearen webgunean edo 943763661 telefonora deituta eskuratu dezake.