Bi hilabete baino gutxiago falta dira Pentekoste jaiei amaiera emateko; ekainaren 2tik 6ra ospatuko dira aurten. Udala hasia da egitaraua prestatzen, eta hala, programaren azala hautatzeko lehiaketa jarri du martxan.
Maiatzaren 2ko 13:00a arte, edozein pertsonak izango du BAZ zerbitzuan lana aurkezteko aukera. Hiru oinarri nagusi hartu behar dira aintzat: teknika librea erabiliz lana "originala" izatea, adikzioen, prebentzioaren eta berdintasunaren irizpideen aurkako adierazpenik ez egitea eta lanak paperean inprimatuta eta kartoizko oinarri baten gainean aurkeztea. Hona oinarri guztiak. Irabazleak 400 euroko balioa duen bonua jasoko du, Bergarako komertzio-guneetan trukatzeko.
Herritarren botoa
Bergararrek ere izango dute azalaren aukeraketan bere alea jartzeko aukera. Izan ere, maiatzaren 3tik 8ra botoa emateko aukera izango dute www.bergara.eus helbidean. Bozka horiek azken emaitzaren %40a balioko dute, eta gainerakoa, aldiz, epaia jakitera ematen den egunean jakinaraziko den epaimahaiak ebatziko du.