Erabakia honako bando honen bidez iragarri du Udalak: "Urtea amaitu arte Zubieta kalea birgaitzeko lanak egiten ari da Udala, eta, ondorioz, ezinezkoa da Bideberri ingurua ibilgailuei ixtea, txosnak bertan, eta segurtasuna bermatuz, jarri ahal izateko. Hainbat kokapen aztertuta, Oxirondo plazako aukera ikusi du Udalak egokien. Hortaz, ekainaren 3tik 7ra egingo diren festetako txosnak bertan muntatuko dituzte. Lekualdatze horrek inguruan bizi diren bizilagunei ahalik eta traba gutxien eragin diezaien neurriak hartuko ditu Udalak".