Neurria. 1977tik daude plano bidezko mekanizazio-prozesuetan murgilduta. Aholkularitzatik hasi eta piezak entregatzeraino, hartua diote neurria "ibilbideari", bezeroen proiektuetan murgildu eta prozesua osorik kudeatzeari. "Edozein pieza mota neurrira" egiteari.
Eta egin. Unitateko loteetatik serie ertainetara; torneaketatik fresaketa eta artezketara. Motozikleten birabarkiak egiten hasi zen enpresa hura makina erremintaren sektorean espezializatu da. Eta Euskal Herritik kanpora begira jarri da, egiten jarraitzeko asmoz.
Bertakoa, baina, ez zaie ahanzturan erori; ezta komunikabideak ere. Neurrira egindako bidelagunak.