Bergara Kirol Elkarteak azaldu nahi izan du ez duela loturarik ekaineko jaialdiarekin

Uxue Igarza Loiola 2022ko mar. 28a, 18:34

Ekainaren 11n Agorrosinen antolatuko den Ekinez musika jaialdia dela eta, Bergara Kirol Elkarteko Zuzendaritzak oharra kaleratu du, azalpenak eman guran. Azpimarratu du klubak ez duela jaiaren antolakuntzarekin zer ikusirik eta batutako dirua ere ez dela beraientzat.

Herritarrek egindako galderei erantzunak emateko kaleratu dute oharra kirol elkartekoek. Urtero antolatzen duten agur festa eta Ekinez jaialdia ez nahasteko esan dute: "Antolatu den jaialdiak beste helburu batzuk ditu, eta kluba "agur festa" beste data batean egiteko aukerak aztertzen ari da".

Bestetik, zehaztu nahi izan dute ekaineko musika jaialdia antolatzeko baimenak eta baldintzak Udalaren esku daudela: "Martxoaren 11n sinatu zen Agorrosingo eremuko lurren dohaintza Udalaren eta Klubaren artean, Bergarako notariotzan".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak