Euskararen aldeko lasterketa ofiziala herrira iritsi baino egun bat lehenago, Korrika txikia egingo dute Lehen Hezkuntzako ikasle bergararrek. 15:15ean, San Martin ikastetxearen paretik abiatuko dira, eta Boni Laskurain, Matxiategi, Migel Altuna, Ibargarai, Espoloia, San Pedro kalea, Arruriaga eta Barrenkalea zeharkatu ostean, San Martin plazan bukatuko dute. 16:15 aldera amaitzea aurreikusi dute. Horrekin lotuta, trafikoan mozketak egingo direla ohartarazi du Bergarako Udalak.
Horren ostean, 18:30ean, musika eskolak eta erraldoi taldeak antolatuta, erraldoi eta trikitilarien kalejira egongo da. Erregetxo plazatik, Bidekurutzetara joango dira, eta Barrenkaletik, –Gaspar parean ezkerretara sartuta– Irala kalera.