Korrikarekin bat egin dute Bergarako pentsiodunek

Mirari Altube Arrese 2022ko martxoaren 28a

Astelehen honetako pentsiodunen elkarretaratzeak Korrikarekin bat egin du eta "babes osoa" adierazi diote petoak jantzita. Bide batez, Bergara Oinez ekimenari hasiera emango diotela ostegunean iragarri dute.

Salaketak eta eskaerek ez dute hutsik egin elkarretaratzean. Hala, argindarraren, erregaiaren eta elikagaien prezioen garestitzea salatu dute: "Bizi-baldintza duinak lortzeko ditugun aukerak murrizten dituela garestitze horrek".

Era berean, pentsio-planak sustatzeko lege-proiektua erretiratzeko eskatu dute, Espainiako hainbat pentsiodunek osatutako plataformak egindako legez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak