Saioa Etxabarri: "Norberaren osotasunetik artatzen dugu pazientea"

Jone Olabarria 2022ko mar. 25a, 12:48

Saioa Etxabarri, Felsinee osasun zentroan lanean, eguazten goizean.

Hamalau urte beteko ditu Felsinee osasun zentroak. besteak beste, fisioterapian eta osteopatian dira adituak, baina hasieratik tekarterapiak egin zituen, bereziki, ezagun.

Pazientea osotasunean artatzen dute Felsinee osasun zentroan. Jaioberrietatik hasita, adin guz-tietako pertsonak hartzen dituzte Ibargaraiko zentroan.

Formakuntzaz zer ikasi duzu?

Fisioterapia ikasi nuen, eta ostean, master bat egin nuen zoru pelbikoari buruz. Bartzelonan lanean ibili ostean, Italiara joa tea erabaki nuen. Han, Terme Felsinee izeneko leku batean lanean aritu ginen, eta bertan hasi ginen tekarterapiarekin. Hemen oraindik ez zegoen hain zabaldua, ez zen horren ezaguna teknika hau.

Eta hortik tiraka, zure zentroari ere Felsinee izena jarri zenion...

Bai; berez, Italiako Bologna inguruko eremu baten antzinako izena da Felsinee. Nire esperientzia profesionala han hasi zenez jarri nion izen hori.

Hamalau urte igaro dira zentroa ireki zenuenetik, eta hasieratik, tekarterapiak egin zintuen ezagun...

Lehenengotakoa izan nintzen Euskal Herrian tekarterapia lantzen. Orduan, goi mailako futbol taldeetan eta halakoetan baino ez zen erabiltzen. Zentroa obretan zegoela, oraindik ireki gabe, nik banuen Tekar aparatua –tresnarekin eta eskuekin egiten den teknika da–, eta jendeak eskatu egiten zidan. Ni autonomoa nintzen, eta nire anaiaren txoko batean bukatu nuen pazienteak artatzen tarte hartan.

Zein da zuen filosofia?

Nik pazientearen gorputza bere osotasunean landu nahi izan dut beti, era holistikoan. Eta beti beste profesional batzuekin elkarlanean: ginekologoa, dentista, oftalmologoa... Adibide bat jartzeagatik, eskoliosi bat begiko arazoetatik etor daiteke.

Eta horri tiraka, osteopatia ikasi zenuen...

Lanean nengoen ordurako, eta sakrifikatua izan zen sei urteko ikasketekin konbinatzea. Baina, era berean, egin dudan gauzarik onena da. Ostean, amatasunerako prestakuntza orokorra ere egin nuen, master batekin.

Zer da lan honen onena zuretzat? Eta okerrena?

Onena da pazienteek emandako harrera eta urte hauetako harremana; niretzat ez da lana hona etortzea, pozik etortzen naiz egunero. Okerrena pazien-te guztien ordutegietarako moldatzea dela esango nuke; horrek antolaketa handia eskatzen du.

Etengabe berritzen eta ikasten ibili beharko duzue lan honetan...

Teknologietara moldatzen ari gara etengabe. Jarraitzen dugu tekarterapiarekin, baina baita magnetoterapiarekin, talka-uhinekin eta halako teknologiekin, beste askoren artean. Teknologiaz gain, gure lantaldea ere etengabe formatzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak